 
				
			Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Gozategi, Olatz Salvador eta Lekittoko Deabruak nabarmendu doguz.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, Gau Baltza edo Lekeitioko Erdi Aroko azoka egingo da. Barikuko ekitaldiei jagokenez, gaueko 21:30ean, Gorka Urbizuk kontzertua eskainiko dau Bilboko Santana 27-Feverren. 22:00etan Durangoko Plateruenan Gozategik, eta 23:00etan Zaldibarko gune handian Olatz Salvadorrek.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Samantha Hudsonen kontzertua Galdakaoko karpan, Physis versus nomos Ondarruko gaztetxean, eta Itzulera antzerkilana Durangoko San Agustin kulturgunean.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Eguerdian Bilboko udal musika bandaren kontzertua Euskalduna Jauregian, ‘Bertso-Inprobisazio kontzertua. Maurice Raveli Omenaldia’ Euskalduna jauregian, eta astegoiena amaitzeko, Lekeition Itsas sua antzezlana iluntzeko 20:00etan Lekittoko Deabruaken eskutik.

