"Guggenheim efektua laster piztu zan, hainbat herrialdetako agintariak hasi ziran Bilbora etorten gertatutakoaren barri eukitera"

Mari Karmen Garmendiak, 1997ko EJko Kultura sailburuak, gizartea alde ez egoala kontau deusku

“Guggenheimen sorrerea, Oteizagaz eta Txillidagaz, ez zan erraza izan”

Donostian, Matia Fundazioan, alkarrizketatu dogu Mari Karmen Garmendia / Bizkaia Irratia

1997an gaurkolako baten Guggenheim museoa inaugurau ebenean Mari Karmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua zan. Urte bi arinago 1995ean heldu zan Kultura sailburu izatera. Gaur egun Garmendiak 75 urte daukaz eta Gipuzkoan dagoan Matia Fundazioan dihardu lanean.

Guggenheim museoak 25 urte bete dauz. Datu batzuk emotearren, Guggenheimek 25milioi bisitari inguru izan dauz urte honeetan eta Euskadiko ekonomiari sei mila milioi euroko ekarpena egin deutso. Bilbo eta Euskal Herria mundura zabaldu dauz Guggenheim museoak, baina ezin ahaztu museoa egiteko erabagia hartu zanean, gizartea ez egoala konforme, eta artista batzuk be ez ebela proiektua onartu. Mari Karmen Garmendiak horri buruzko gogoeta egin deusku eta bereziki bi artista aitatu deuskuz Garmendiak, Txillida eta Oteiza.

Museoa egi bihurtzeko sasoian, Donostian erasoak izan ebazan orduko kultura sailburuak, Mari Carmen Garmendiak. Diru guztia Bilbora joiala eta. Artista eta galerista asko be ez egozan ados proiektuagaz eta inoiz kontau ez dauzen mehatxuak azaldu deuskuz.

Garmendiaren berbetan, Frank Gehryk asko lagundu eutsan. “Gizon argia, adeitsua eta atsegina zan” zehaztu deusku Garmendiak. Thomas Krensi buruz bestelako eretxi bat dauka orduko Kultura sailburuak. “Gizon hori tentea, harro samarra eta distantziak jarten mugarik bakoa zan” azpimarratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00