2023an hamar urte beteko dauz Gure Eskuk eta apirilean Nazinoarteko Konferentzia bat ospatuko dau

Ekainean hamar urte beteko dauz eta taldean "Itsasargia" proposamen politikoa lantzen dabilz

Gure Eskuk, lehenengoz, eragile subiranistatzat jo dau bere burua

Josu Etxaburu (Gure Esku) / Bizkaia Irratia

Gure Esku Dago sortu zanetik laster hamar urte beteko dira. 2023ko bagilaren 8an hain zuzne be hamar urte beteko dauz mogimendu honek. Urte honeetan guztietan erabagite eskubideari buruz eretxia emoteko herri galdeketak bideratu eta giza-kate erraldoiak egin dira. Piriniotako hainbat gailur argiztau be bai. Une honetan gogoetarako tartea hartzen dabil Gure Esku eta horretarako “Itsasargia” proposamen politikoa hartu dabe oinarri. Taldearen etorkizunaz berba egin dogu Gure Eskuko bozeroaleagaz, Josu Etxaburugaz.

Proposamen horretan, lehenengoz, Gure Eskuk eragile subiranistatzat jo dau bere burua.  Aurrerantzean  gizarteari bere ekarpena subiranotasun politikotik egingo deutsola azpimarratzen dau. Honek arriskuak baino aukerak edegiten dauzela azaldu deusku Josu Etxaburuk.  “Ez deutsagu ikusten orain arte batutakoa galtzeko arriskurik, bai ostera irabazteko esparru handi bat” zehaztu dau Etxaburuk. Oraingo prozesuak herri dinamikatik harago heltzeko bokazinoa dauka eta edonori zabaldu nahi deutse. Martiaren 5era bitartean proposamenari ekarpenak egin ahalko jakoz on-line be kasu honetan. Aurrez-aurreko alkarrizketak be baliatuko dabez horretarako.

Eskoziako eta Kataluniako prozesuetatik zer ikasi leiteken azaldu deusku Josu Etxaburuk. “Galiziara be begiratu behar dogu eta apirilan Nazinoarteko Konferentzia bat egingo dabe Ficoban” azaldu deusku Gure Eskuko bozeroaleak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular