Gure Umeen Ametsak laguntza bidezko ugalketa ahalik eta arinen erregularizau nahi dau

Kristina Carmona alkarteko kideagaz berba egin dogu Aupa Bizkaia saioan

Gure Umeen Ametsak laguntza bidezko ugalketa ahalik eta arinen erregularizau nahi dau

Bilbon garagarrilan egindako kongresua / Gure Umeen Ametsak

Gure Umeen Ametsak alkartea Bilbon garagarrilaren bukaeran egindako Emakumeen eta Ordezkapen bidezko Haurdunaldiaren Nazinoarteko lehen Kongresuan presente egon da. Egitasmoan hainbat personek hartu eben parte: 12 aditu, beste personentzat estaduan egon diran 14 emakume eta bertoratutako 200 lagun inguru.

Joandakoen artean Kristina Carmona egoan. Carmona Gure Umeen Ametsak alkartearen kide da eta Aupa Bizkaia saioan beragaz berba egiteko aukerea euki dogu. Carmonak azaldu deuskunez, laguntza bidezko ugalketa ahalik eta arinen erregularizau nahi dabe Espainiar estaduko familiek. Ikerketen arabera, populazinoaren %58a erregulazinoaren alde dago.

Varchi legea

Kongresuan gai ugari jorratu ziran. Haietako bat Varchi legea izan zan. Izan be, familiek uste dabe Giorgia Meloniren gobernuak bultzatutako legeak beste personentzat estaduan egoten diran emakumeak “kriminalizatzen” dituala. Hori dala eta, legearen kontra agertu dira.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00