Gurutze Gorriak 460 errefuxiatu baino gehiagori lagundu deutse Euskadin 2025ean, gizarteratze-prozesuan. Harrera Fasearen ibilbideak ostatua, laguntza juridikoa, hizkuntza ikastea eta arreta psikosoziala buztartzen ditu. Prozesuak Autonomia Faseagaz jarraitzen dau, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, eta lehen urtean Gurutze Gorriak 39 pertsonari lagundu deutse bizitza independenterako bidean.
Bagilaren 20an ospatzen dan Errefuxiatuen Nazinoarteko Eguna dala eta kaleratu ditu Gurutze Gorriak aitatutako datuak. Lagundutako persona gehienak 31 urteko bataz besteko adina daben gazteak dira, Mali, Senegal, Venezuela, Siria edo Saharatik etorritakoak. Datuak aletzeko asmoz, Nahia Diaz de Corcuera Gurutze Gorriko Asilo eta Arreta Humanitarioko arduradun autonomikoagaz egin dogu berba.
Ganera, bagilaren 22ra arte, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian egingo diran jarduerek herritarrak errefuxiatuen errealidadera hurbilduko dabez. Esaterako, Aterpe Kodea scape room-a egingo dabe bihar geure lurraldean. Ganera, bagilaren 19an, 09:00etatik 13:30era, Bilboko Alde Zaharreko Unamuno Plazan, nazinoarteko babes-eskaeraren prozesuari buruzko role playing dinamikak, Motxila Ikusezina lako proposamen esperientzialak eta estereotipoak zalantzan jarteko eta begirada informatuagoa sustatzeko jarduera parte-hartzaileak buztartuko dabezan ekintzak egingo dira.
