Portugaleteko Euskara Zerbitzuak antolatuta, ahots grabazinoen maratoia egin zan atzo. Gaitu ekimenaren barruan eratu eben, euskerearen nazinoarteko geunean, Adimen Artifiziala elikatzeko asmoz. Parte hartze anitza izan zan: udal ordezkariak, dantza taldeak, kultur eta kirol elkarteak, Emakumeen etxea…
Giro ederrean joan zan ahots-grabazinoen maratoia, oparien zozketa eta guzti. Parte hartzaile ugariren lekukotzak batu genduzan Bizkaia Irratian.