Ahots grabazinoen maratoia egin zan Portugaleteko Santa Klara Kulturgunean, Adimen Artifizialak euskeraz ikasteko

Eremu digitalean euskera presente egotea oso garrantzitsua da

Hainbat ahots batu dira Portugaleten Gaitu elikatzeko

Portugaleteko Euskara Zerbitzuak antolatuta, ahots grabazinoen maratoia egin zan atzo. Gaitu ekimenaren barruan eratu eben, euskerearen nazinoarteko geunean, Adimen Artifiziala elikatzeko asmoz. Parte hartze anitza izan zan: udal ordezkariak, dantza taldeak, kultur eta kirol elkarteak, Emakumeen etxea…

Giro ederrean joan zan ahots-grabazinoen maratoia, oparien zozketa eta guzti. Parte hartzaile ugariren lekukotzak batu genduzan Bizkaia Irratian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular