Abandoibarran ikusi ahal izango dira saioak dohainik

Bilboko Fundicion aretoak antolatzen dau nazinoarteko dantza jaialdia

Hamabost dantza ikuskizun aurten Lekuz Leku jaialdian

Lekuz Leku jaialdia Bilbon / Bizkaia Irratia

Hamabost dantza ikuskizun eskeiniko dira aurten, XIX. Lekuz Leku jaialdian. Bilboko Fundicion aretoak antolatzen dauan nazinoarteko dantza jaialdia da Lekuz Leku. Bihar hasiko da eta zapatura bitartean iraungo dau. Finkatuta dagoen jaialdia da eta aurten, programa zabala dakar. Marian Etxebarriak, jaialdiko zuzendariak gogoratu deusku, helburua, gaur egun egiten dan dantzea erakustea dala eta danon eskura jartzea. Kanada, Ekuador, Txile eta Italia dira aurten herrialde gonbidatuak. Antolatzaileak dinoe, beti dagozala harremanetan nazinoarteko konpainia desbardinakaz, hemengo taldeak kanpora joateko eta kanpokoak hona ekarteko.

Alluitz Riezu bizkaitarra Txiletik

Txileren kasuan, Alluitz Riezu bizkaitar koreografo eta zuzendariak gidatuko dau taldea. “De alta densidad” izeneko ikuskizuna eskeiniko dabe honeek. Riezuk, hamar urte daroaz Txilen bizitzen. Esperimentazino eszenikoaren zentroa sortu dau Valdivian. Oinarri politiko-sozial handiko proposamen artistikoak sortzen dauz. Aurten, bestalde, flamenkoak be izango dau lekua Lekuz Leku jaialdian. La Venidera talde madrildarra arituko da hain zuzen. Pedro Berdayes dantza sari nazionalaren irabazleak Mutis espaziorako egindako koreografia be eskeiniko da, Matxalen Bilbaok eta Natalia Garcia Murok Leioan sortutakoa. Manu Gaigne eta Jone Amezaga euskal dantzariak be ikusi ahal izango dira eta azken egunean Karibeko dantzen ikastaroa eskeiniko da jaialdian.

Zinea hasteko

Bihar eta etzi, Fundicion aretoan bertan, hasteko, zine emonaldiak eskeiniko dira. “My lunch with Anna” proiektatuko da bihar, Alain Buffard koreografoak zuzendutako dokumentala. Anna Halprin dantzariari egindako alkarrizketea agertzen da bertan. Eguenean, “Kaleko Jazarpenik Ez” filmea eskeiniko da, Brasilen egindakoa. Proiekzinoen amaieran, solasaldiak izango dira. Dantza emonaldiak Abandoibarran ikusi ahal izango dira barikuan eta zapatuan. Heliozko globo zuri handi bat ibiliko da inguruan, une bakotxean emonaldia non dan jakin ahal izateko. Saio guztiak, filmeak barne, doakoak dira Lekuz Leku jaialdian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular