2013an Bermeon izandako sute historikoak Sabino Arana enparantzan dagoan udaletxea erabat kiskali eban. Hamaika urtez erabili ezinik egon da Bermeoko udaletxe historikoa eta konponketa lanak lau fasetan banandu dabez. Aurreko barikuan herritarrei begirako ate edegien eguna izan zan eta gaurtik martxan dago. “Idazkaritzea, alkatetzea, langileria, prebentzinoa, ekonomia eta diruzaintzea udaletxera itzuli dira. Barruko antolaketarako zerbitzuak izango dira. Hori bai, herritarrei arreta zuzena emoteko hitzorduak eraikin honetan egingo dodaz” esan dau Nadia Nemeh Shomalyk, Bermeoko alkateak.
Osoko bilkurako gelea hirugarren solairuan egongo da, eta lehenengo eta bigarren solairuetan bulegoak egongo dira. Barrutik eta kanpotik estruktura klasikoak mantentzen dira, baina altzariak modernoagoak dira orain.