Aldundiaren aurrekontu proiektua zuzenketa-eskeen prozesuan dago

EAJ eta EH Bilduko ordezkariak izan ditugu Batzar Nagusietako tertulian

Hauteskundeak eta Aldundiaren aurrekontu proiektua izan doguz aztergai gaur

Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulian batzarkide bi izan ditugu asteon, osasun eta lan kontuan tarteko ezin izan dabelako parte hartu Elkarrekin Bizkaia-ko eta PSE-Euskadiko Ezkerrako ordezkariek. EAJ-ko Jesus Lekerikabeaskoa eta EH Bilduko Iker Casanova izan ditugu gaur estudioan, hauteskunde orokorretako kanpaineaz eta Aldundiaren aurrekontu egitasmoaz berbetan.

Datorren urterako 12.100 milioi euroko aurrekontu proposamena dago. 1.800 inguru izango dira sailentzat. Zatirik handiena Gizarte Ekintzarako, 800 milioi baino gehiago. Momentuz zuzenketa-eskeetan dago aurrekontu egitasmoa eta alderdien arteko negoziazinoak zabalik dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00