'Internet familian: erabilera segururako jarraibideak' gidea aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzak

Gidak helduentzako jarraibideak batzen dauz, haurrek eta nerabeek teknologia barriak arduraz erabili dagiezan

“Helduok umeei mundu errealerako baliabideak emoten badeutsiegu, mundu birtualerako be bai”

Ezkerretik eskumara, Nerea Landajo, Nerea Melgosa, Igor Bilbao eta Miren Irune Muguruza / Bizkaia Irratia

Internet familian: erabilera segururako jarraibideak EDE Fundazioak ondu eta Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzak argitaratu dauan gidea da. Guraso eta helduentzako jarraibide batzuk jaso dabez, haurrek eta nerabeek arduraz erabili dagiezan teknologia barriak. Internet zer dan eta horrek dakarzan arriskuen inguruan laguntza eta orientazinoa emon gura deutse haur eta nerabeez arduratzen diranei. Horretarako, Interneten, aplikazinoen eta sare sozialen erabilera egokirako jarraibide batzuk prestau dabez.

Igor Bilbao eta Nerea Landajo EDE Fundazioko Adingabe eta Gazteen Zerbitzuko arduradunak dira. Eurek azaldu dabenez, sei liburutxoz osotutako bildumea da, adin txikikoaren garapen etapen arabera antolatuta: 0-3 urte, 4-6 urte, 7-9 urte, 10-12 urte, 13-15 urte eta 16-18 urte.

Internet familian: erabilera segururako jarraibideak gidea Eusko Jaurlaritzaren web orriaren bitartez deskargau daiteke, familiaren arloan: euskadi.eus/familia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude