37 urteko ibilbidean egin daben lanaren aitortza izango da

BECen izango da maiatzaren 3an

Herri omenaldia Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei

Omenaldia Pirritx, Porrotx eta Marimototseri / Katxiporreta

Herri omenaldia eskeiniko jake bihar BEC-en Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. Arratsaldeko bostetan hasiko da ekitaldia. Maite Zaitut Alkarteak antolatu dau. 8-9 lagunek osotzen dabe alkarte hau. Amagoia Mujika da euretariko bat. Azaldu deuskunez, pailazoek herriari emondako guztia aitortzeko beharra ikusi eben. Herri modura, “maite zaitut” esango deutse eurei. Maite Zaitut abesti ezagunak 20 urte betetan dauz aurten eta urteurrenak bultzatu eban omenaldia. Alkarteak, Agurtzane Intxaurragari eta Ane Labakari emon eutsen biharko ekitaldiaren ganeko gidoia egiteko ardurea. Labakak azaldu deusku, ekitaldi koloretsu eta anitza izango dala biharkoa. BEC, herriko plaza bat bihurtuko dabe.

37 urteko ibilbidea

Kartelean, bertsolariak, musikariak, aktoreak, zirkuko kideak… Eñaut Elorrieta, Itziar Ituño, Gure Zirkua, Landarbaso abesbatza, Maialen Lujanbio, Gozategi… Pirritx, Porrotx eta Marimotots be, zelan ez, BECen izango dira eta eurak be parte hartzea eskatu dabe. Hunkituta dagoz, Amagoia Mujikaren esanetan. Biharkoa, herri bezala biziko dan momentua izango dalakoan dagoz. Biharko omenaldiak 50 babesle daukaz, erakundeak, eragileak, komunikabideak, enpresak, kooperatibak… jasotako erantzun hau ezustekoa izan dala esan deusku Amagoia Mujikak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots orain 37 urte hasi ziran. 31 ikuskizun sortu dabez eta 39 disko argitaratu. 450 abesti baino gehiago daukiez. BEC-eko armailak beteta dagoz biharko baina geratzen da lekua pistan. Hamalau mila lagun batu daitekez biharko omenaldian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00