Nere Erkiaga tanatologeak orain hiru bat urte ipini eban martxan Hil arte bizi proiektua, heriotzearen gaia lantzeko. Bere esanetan gai tabua da gehienonzat, ikarea emoten deusku heriotzeaz berba egiteak eta horrek ez deusku laguntzen ondo eroaten. Bera be ikaratia izanda, horretan sakontzen hasi zan, tanatologia ikasi eta ondoren Hil arte bizi sortu eban, han-hor-hemenka topaketak eta tailerrak eginez gaia lantzeko.
Erkiagaren esanetan arrazoi asko dagoz heriotzeari bildurra izateko, eta izan be zilegi ei da bildur hori eukitea, baina modu normalizatuago baten: hil ondoren zer dagoan ez jakitea, heriotzea sufrimendu fisikoagaz lotzea eta bestelako batzuk ei dagoz ikara horren atzean. Dana dala, guztiok ei daukguz baliabideak eta mekanismoak horri aurre egiteko, baina martxan ipini behar ei dira. Horretan ahalegintzen da bera. Bere jardueretara joaten diran gehienak emakumezkoak dira, 60 urte ingurukoak. Asko eta asko zaintza zereginetan ibilitakoak.
