Hilean behin, Iñaut Amezaga, Odontologian doktorea eta EHUko irakasleak ahoaren ezaugarriak, bitxikeriak eta beste datu interesgarri asko kontetan deuskuz. Aurreko saioetan aho-osasunaren garrantzia azpimarratu eta azaldu deusku, ohikoenak diran gaixotasunen ezaugarriak nabarmendu dauz be, ahoko minbizia, besteak beste eta datu ezezagun askoren ganean be berba egin dogu.
Gaurko saioan ahoa zer dan azaldu deusku, aho barrunbeharen anatomia aztertu dogu, zeintzuk diran ahoko funtzinoak be azpimarratu dauz eta odontologiaren oinarriei buruz berba egin dogu.
