55 urtetik gorako turistak denporaldi bajuetan erakarteko lehiaketea Busturialdean

Lehiaketea Redel Rural Silver lankidetza-ekimenaren barruan dago

“Zilar Ekonomiako enpresa-ekimenak” lehen lehiaketea Busturialdean

Ekimenaren aurkezpen eguna / Bizkaia Irratia

Ekimen horren parte da Lanbide Ekimenak Zentroak landa-ingurunearen zahartzearen ondoriozko beharrei erantzutea dau helburu, Zilar Ekonomiak (55urtetik gorakoak) enplegu-, ekintzailetza-, ongizate- eta garapen jasangarriko iturri modura ingurune honetarako eskeintzen dituen aukerak aprobetxauta. Kolektibo hau etenbarik handitzen dau, eta landa-inguruneko inguruneetan presentzia handiagoa dau, ohiko opor-egunei hain ‘lotuta’ ez egoteaz gain.

Ekintzailetzako edo enpresa-dibertsifikazinoko proiektu barriak bilatzen dira, senior turismoaren erronkeari urtenbide barritzaileak emongo deutsenak. Landa-ingurunearen garapen ekonomikoaren iturri modura eta, era berean, turismo-eskariaren desestazionalizazinoaren alde egitea da helburua. Hau da, ohiko denporalditik kanpo turistak erakartea. Lehiaketea zabalik dago eta parte hartzeko epea 2023ko urriaren 27an itxiko da. Fase bi ditu eta irabazleak 2024ko udabarrian jakinaraziko dira.

5.000 euroko lehen saria emongo da, 1.000 euroko hiru akzesit, eta gainera, proposamenen lehiarako gaitasuna aberastuko dauan akonpainamendu prozesua eskainiko da. Joseba Irazabal Ekimenak Garapen Agentziako ekintzailetzako teknikariagaz izan gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular