Amets batetik sortu zan 'Hitzez eta Ahotsez' 2014an Durangon

Hamargarren edizinoa ospatuko dau 'Hitzez eta Ahotsez' ekimenak

‘Hitzez eta Ahotsez’ bueltan da

'Hitzez eta Ahotsez' ekimeneko antolatzaileak eta erdian, Imanol Larrinaga Larrañaga kartel egilea / Hitzez eta Ahotsez

Urte biko etenaren ostean, Hitzez eta Ahotsez literatura-ekimena bueltan da, indarbarrituta eta ilusinoz beteta. Hamargarren edizino honek hitzordu bi izango dauz. Apirilaren 16an Lourdes Iriondo. Ez gera alferrik pasako dokumentala eskainiko da, eta maiatzaren 15ean irakurraldi girotua egingo da Plateruenean. Irakurraldirako izen-emotea zabalik dago.

Ekimenaren sustatzaileetako dan Marisa Barrenak azaldu dauanez, publikoaren erantzun beroak bultzatu dauz barriro martxan jartzera. Barrenaren esanetan, ekimenak hasieratik izan dau harrera ona, eta horrek jarraitzeko gogoa piztu deutse. Irakurleek eta literaturazaleek Hitzez eta Ahotsez egitasmoa pozik hartu dabe beti. Proiektuaren jatorria berezia da: Barrenak berak idatzitako zutabe baten islatutako amets batetik sortu zan ideia 2014. urtean. Amets hura errealidade bihurtu zan, eta ordutik bederatzi edizino egin dira.

Aurtengoa hamargarrena izango da. Ekitaldi nagusi bi izango dira. Apirilaren 16an Lourdes Iriondo. Ez gera alferrik pasako dokumentala eskainiko da Zugaza zineman eta pelikularen ostean, solasaldia egongo da Inge Mendioroz zuzendariagaz eta idoia Garzes gidoilariagaz. Maiatzaren 15ean, barriz, irakurraldi girotua egingo da Plateruenean. Aurreko urteetan erabilitako gaien errepasoa egingo dabe. Besteak beste, Sarri, bidaia, lurra edota umorea izango dira gaietako batzuk. Ohikoa dan lez, musikari, bertsolari, antzerkigile, dantzari eta abarrek girotuko dabe irrakurraldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00