Taupa Garabide, Plazara eta Soziolingustika Klusterragaz alkarlanean antolatzen ari dan topaketa da 'Bihar'

'Bihar' nazinoarteko biltzarraren baitan kokatu dau egueneko jardunaldia Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak

Hizkuntzen bizibarritzearen inguruko kontakizun eta diskursoak jorratuko ditu ‘Biharko Taupada’-k Getxon

Taupa, Garabide, Plazara eta Soziolingustika Klusterra alkarlanean antolatzen dabilz 'Bihar' topaketea / Bihar

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak Biharko Taupada jardunaldia antolatu dau eguenerako, bagilaren 4rako, Getxon, hizkuntzen bizibarritzearen inguruko kontakizun eta diskursoak erdigunean jarteko asmoz, Ertzak hurbilduz, hizkuntzen inguruko kontakizunak josten izenburupean. Horren harira, Ane Arruti Biharko Taupadako komunikazino arduradunagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko sintonian. Esan deuskunez, aurtengo edizinoa ‘Bihar’ nazinoarteko biltzarragaz lotuko dabe.

Hasteko, nazinoartean, eta zehazki Hego Globalean, Ipar eta Hego Amerikako, Afrikako eta Asiako zein Europan eta Ozeanian kokaturiko hizkuntza komunidade gitxituetan, hizkuntzak bizibarritzeko prozesuetan erabilten diran diskursoak eta kontakizunak identifikatu dira, komunidadeak hizkuntzen alde aktibatzeko orduan erabilten diran diskurtso-estrategia horreek sakon aztertzeko asmoz.

Momentu honetan martxan dagoan bigarren fasean diagnostikoaren gako nagusiak Euskal Herriko eragile anitzekaz partekatuko dira. Horretarako, 10 herritan 20 saio antolatu dira, 150 lagun baino gehiagokaz. Bada, hortik jaio da eguenean Getxoko Romo kultur etxean egingo dan Biharko Taupada jardunaldia.

Programazino zabala prestatu dabe eta, tartean, hiru hitzaldi izango dira jardunaldian, Leo Bueriberi, Aritz Landeta eta Miren Artetxeren eskutik. Onintza Olaizolak gidatuta, hiru hizlarien solasaldia egingo dabe ondoren. Eguenerako izen-emotea zabalik dago jardunaldiaren web orrian.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00