Hamabost kiloko pisua dauka Horacio sateliteak

"Sateliteak enpresen metano isuriak detektau leikez" esan dau Iñaki Salaverriak (Satlantis)

Horacio, espaziora heldu dan hirugarren euskal satelitea

Satlantis enpresak sortutako Horacio satelitea / Bizkaia Irratia

Satlantis enpresak egoitza bana dauka Kalifornian (AEB) eta Leioan (Bizkaia). Martiaren 3an metano isuriak  erregistrauko dauzen satelite barria jaurti eben espaziora eta dagoeneko gure planetatik 550 kilometrora dagoan orbitan dabil irudiak batzen. Horacio, tamainu txikiko satelite bat da, 15 kilo daukaz, 20 zentimetroko zabalerea eta 40 zentimetroko altuerea. Erresoluzino handiko kamara bati esker negutegi efektuko gasak identifikau leikez, baita azpiegiturak bigilau be bai.

“Europako Espazio Agentziak urte asko daroaz holako sateliteak eskatzen eta proiektu hau sortzea erabagi gendun. Horaciok nazionalidade bikotxa dauka, ipar-amerikarra eta euskalduna” azaldu deusku Satlantis enpresako Iñaki Salaverri ingeniariak.  Euskal satelite honi Horacio izena  ipini deutse, Horacio Echevarrieta euskal industria gizon eta polikariaren omenez. Echevarrieta Saltos del Duero edo Iberdrolako sortzaileetariko bat izan zan XX. mendean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular