Foru Barriaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean sartzen da ikuskizuna

Getxon, Santurtzin, Ermuan eta Arrigorriagan izango dira emonaldiak urrian eta zemendian

Hortzmugak ‘Foru Bizia’ antzerki-ikuskizun ibiltaria sortu dau

Hortzmuga ensaioetan / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Foru Barria ardatz hartuta, Foru Bizia antzerki ikuskizun ibiltaria sortu dau Hortzmuga Teatroa konpainiak. Getxon, Santurtzin, Ermuan eta Arrigorriagan eskeiniko da. 500 urte betetan dauz aurten Bizkaiko Foru Barriak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek, urteurren hau ospatzeko ekitaldien barruan sartu dabe antzerki-ikuskizun ibiltaria. Hortzmuga Teatroa konpainiatik, Nerea Lorentek esan deusku gaur, poza eta erronka izan dala eurentzat, ikuskizuna sortzea.

Ospakizun kolektiboa

Antzerkia, dantza, abesbatzak eta musikea buztartuko dira ikuskizunean. Alex Antunez, Mar Garcia Serrano, Gabriel Ocina eta Maite Fombellida aktoreek osotuko dabe eszenatokiko talde profesionala. Nerea Vesga eta Ibon Huarte dantzariak be arituko dira. Ander Blascok zuzeneko musikea eskeiniko dau eta Pixelex Muertos DJa arituko da eurekaz batera. Herri bakotxean, bertako dantza taldeak eta abesbatzek be hartuko dabe parte Foru Bizia ikuskizunean. Ospakizun kolektiboa izango da. Euskal kantugintzako abesti ezagunak eta doinu ezagunak eskeiniko dira. Herri bakotxean, kalerik kale ibiliko dira eskaintzen. Publikoaren parte hartzea, helburu nagusienetariko bat da. Getxon eskeiniko da lehenengo Foru Bizia  ikuskizuna urriaren 24an. Bizkaia Zubiaren inguruetan hasiko da, Kale Nagusitik, Geltokiaren Plazatik eta Ibaiondotik igaroko da, Santa Eugenia plazan amaitzeko. Santurtzin, urriaren 30ean eskeiniko da Foru Bizia, Ermuan zemendiaren 7an eta Arrigorriagan, zemendiaren 14an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00