Lointek Gernika Bizkaiak Elitzur Ramla israeldar taldea jasoko dau Malosten hileon

Euskal Selekzinoak Palestinaren kontra jokatuko dau zapatu honetan San Mamesen

Ibon Meñika: “Palestinako selekzinoak Euskal Herriaren babesa sentiduko dau”

San Mamesen jokatuko da Euskal Selekzinoaren eta Palestinaren arteko norgehiagoka / Euskadiko Futbol Federakundea

Lau egun besterik ez dira falta Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidurako. Jagoba Arrasatek zuzendutako taldeak Palestina jasoko dau San Mamesen zapatu honetan 20:30etatik aurrera. Partiduaren harira, egun osoko alkartasun eguna antolatu dau Gernika Palestina Herri Ekimenak, Gure Esku eta Gu Ere Baigaz batera.

Hori baino lehen, gaur bertan ailegauko dira Palestinako jokalariak Loiura eta bertan harrerea egiteko deia zabaldu dabe hiru alkarteek. Meñikak uste dau partidu honek oihartzun handia euki leikela, Palestinako selekzinoak beste zelai batzuetan jokatzea ekarri leikela eta era horretara bertako egoerea gehiago bistaratzea.

Zapaturako antolatu daben ekintzarik garrantzitsuena martxa izango da. Arriagan hasiko da, 17:30ean, eta Gernika Palestina ekimenak dei egin dau martxa solidario horretan parte hartzera. Gernika Palestina Herri Ekimenak hainbat jenteren atxikimendua lortu dau, tartean, kirol munduko hainbat jente ezagunenak.

Elitzur Ramla talde israeldarra dator Malostera

Euskal Selekzinoa eta Palestinaren arteko partidua alde batera itxita, Lointek Gernika Bizkaiak Israelgo Elitzur Ramla taldearen aurka jokatuko dau zemendiaren 25ean eta 27an. Talde gernikarrak agertu eban jokatu nahi ez izana, baina FIBA-k ez dau horretarako aterik zabaldu. Ikusten gabilzanez, gatx egiten da kirolean Israeleri betoa ipintea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00