Elorrioko herritarrek zelako Elorrio nahi daben aukeratu ahal izango dabe HAPO barrian

Alternatibak aurkeztuko jakez, eurak aukeratu dagien

Idoia Buruaga: “HAPOa barrikusteko herritarren parte hartze prozesu potentea egingo da”

Idoia Buruaga Elorrioko alkatea / Bizkaia Irratia

Herriz Herri saioan Elorrion egon gara. Hasteko, beti lez, herriko alkateagaz egin dogu berba. Idoia Buruaga alkateagaz jorratu dogu udalerriaren egoera orokorra.

Udalerriaren egoera orokorra jorratu dogu. Hasteko, Esteibarlandako lanak. Egunotan hasi dira. Hiru hilabetean egingo ditue, eta 164 mila euro erabiliko ditue.

Buruagak bigarren agintealdia dau alkatetzan. Oso gogorra izan dala onartu dau. Batetik, Covid 19aren eraginez, eta, bestetik, bere bizipenakaitik. 2023. honetarako, erronka ugari daukiezala esan deusku. Aurrekontuan, esate baterako, Hirigintza Antolatzeko Plan Orokorra aitatu dau. HAPO horretan herritarrek parte hartze potentea eukiko dabe. Alternatibak eskainiko jakez, aukeratzeko modua euki dagien.  Montorran, 140 etxebizitza egitekoak dira.

Beste alde batetik, Haur Eskola Publikoaren egitasmo barria be aitatu dau Buruagak. Europako Batasunaren dirulaguntzea jaso dabe. Guztira, 1,3 milioi euro. Azken agintealdia izango dau Buruagak alkatetzan. Aurrera begira, erronka asko daukazlaa nabarmendu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00