Idoia Sagastizabal, EAJren diputadua Madrilgo Kongresuan Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu

Idoia Sagastizabal Gazari buruz: "Nahi bai baina nik pentsetan dot gauza gehiegi ez dogula egiten edo nahikoa ez dogula egiten"

Idoia Sagastizabal: “EAJk inmigrazino erregularra, ordenatua eta arautua izan behar dala esan dau beti”

Goizeko Izarretan irratsaioan Idoia Sagastizabal, EAJren diputadua Madrilgo Kongresuan euki dogu. Egun honeetan pil-pilean dagozan gaien inguruan berba egin dogu. Jaurlaritzako koalizinoa zelan dagoan, migrazinoa edo Gazako egoerari buruz berba egin dogu, besteak beste.

Aste honetan, Eneko Anduezak EAJak gobernu koalizinoa bertan behera itxi gura daben dudan ipintzen eban. Gasteizko Gobernu koalizinoa une kritikoan dagoan galdetu deutsagu Idoia Sagastizabali. “Nik pentsetan dot gai serio bat dala eta egin ahal izan diran adierazpenetatik haratago doala. Pentsetan dot honek gauzak hitz egin beharko dira eta akordu batera heltzeko”, azaldu dau Idoia Sagastizabalek.

Inmigrazinoaren ganean planifikazinoaren beharra azpimarratu dau. “Nik pentsetan dot danok dakigula inmigrazinoa dala gai serio bat. Pertsonetaz ari gara berbetan. Gai konplexua da eta horregaitik, nik pentsetan dot, planifikazino bat egon behar dala, plangintza bat egon behar dala irizpide batzuekin, baita indikadore batzuekin”, esan dau.

Gazaren inguruan, “nahi bai baina nik pentsetan dot gauza gehiegi ez dogula egiten edo nahikoa ez dogula egiten. Danok gagoz ados gertatutakoagaz eta Israelen kontra baina Europa mailan ez dogu gauza askorik egiten”, adierazo dau Idoia Sagastizabalek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00