“Uztailaren 23ko hauteskundeak ez dira izango Sanchez eta Feijooren arteko hauteskundeak” zehaztu deusku Idoia Sagastizabal jeltzaleak gaur goizean Bizkaia Irratian. EAJren Kongresuko zerrendan joango da Sagastizabal eta azaldu deuskunez ez Sanchezek ez Feijook ez dabe Euskadiren interesen alde egingo. “Arrazoi horregaitik, Kongresu eta Senadurako hauteskundeetan botoa Eusko Alderdi Jeltzaleari emon behar jako. Alderdi jeltzaleak egiten dauelako hemengo pertsonen eta interesen alde” gaineratu dau hautagai jeltzaleak.
EAJk Pedro Sanchezi inbestidurako akorduaren zati bat ez betetzea leporatu deutso. “Beti esan dau lehentasunezko bazkideak gareala baina hori demostrau behar da” azaldu dau Sagastizabalek. Sumarri buruz galdetuta leikitarrak azaldu dau Yolanda Diaz eta Podemos akordu batera beharrizanagaitik heldu dirala eta ez konbentzimenduagaz. “Politika zaharrak aldatzera etozan eta begitu orain darabilzan formak zeintzuk diran. Kongresuan ikusitakoa ikusita betoek ez nabe harritu” zehaztu dau Sagastizabalek.
Ukrainako inbasinoaren ondorioak arintzeko, Sanchezen gobernuak hartutako neurriak hil honen 30rarte egongo dira indarrean. Elikagaien prezioen igoerea geldiazoteko neurriak, erregaien hobariak… Sanchezen gobernua jardunean izango da bagilaren 30ean eta neurriek indarrean jarraitu dagien, beste dekretu bat onartu beharko leukie. Hori egin ahal dala esan deusku Sagastizabal jeltzaleak. EAJk ikusiko leuke dekretu barri horretako ze neurri babestuko leukezan.