Hamahiru urteren ostean barrio itzuliko da Osalanera LAB sindikatua

Jaurlaritza eurok barik erosoegi dabiela uste dabe

Igor Arroyo: “Prebentzino neurriak beteteko determinazino politikoa eskatuko dogu Osalanen”

Igor Arroyo / Bizkaia Irratia

Orain 13 urte alde eban LABek Osalanetik, Jaurlaritzak lan istripu eta lan gaixotasunen arloan tinko ez ebala jokatzen salatzeko. Euron arabera, harrezkero Jaurlaritza eroso dabil eurok barik eta horresegaitik erabagi dabe bueltetea. Lan istripu eta lan gaixotasunen arloan gauzak okerrera egin dabela esan deusku Igor Arroyok, eta egoera honi aurre egiteko euron interpelazinoa handituko ei dabe eta oposizinoa egin.

Eskari nagusiak

Eskari zehatzak daukiez Osalanen egiteko: ikuskari kopurua handitzeko, ikuskatze gehiago egiteko, sektore batzuetako hilkortasun tasa handiari aurre egiteko, sektore feminizauetan daukiezan osasun arloko arazoei heltzeko, zigor-bideei ekiteko enpresek neurriak beteten ez dituenean eta abar. Osasun prebentzino neurri guztiak beteteko determinazino politikoa eskatuko ei dabe Osalanen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular