II Gazteen Dantza Topaketea astegoien honetan Areatzan

Euskal dantzaren egoereaz hausnartu, dantzatu eta disfrutetako topaketeak

II Gazteen Dantza Topaketea astegoien honetan Areatzan

Aurten Gazteen Dantza Topaketaren bigarren edizinoa ospatuko da. Lehen edizinoa ekitaldi bikaina izan zan, dibertsinoz, dantzaz eta hausnarketaz beterikoa. Gure helburua da belaunaldiz belaunaldi hainbeste pertsona liluratu dituan tradizino hau bizirik mantenduko daben irtenbideak aurkitzea. AStegoien honetako jarduera guztiak dinamika dibertigarrien bidez egingo dira. Euskal dantzaren etorkizunaz hausnartzeaz gain, Euskal Herriko hainbat lekutako dantzariak ezagutzeko eta euretaz gozatzeko aukera izango dugu.

Horri esker, pertsona berriak ezagutzeaz gain, dantza eta dantza estilo barriak ezagutzeko aukera izango dabe, plaza-dantza, dantza-desafioa, kalejira txistulariekin, bingo musikala eta beste hainbat ekintza. Ane dantzariak topaketaren inguruan berba egin deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular