2020.urtetik Fruizko Batiz auzoan dago Gaua grabazino estudioa

Gehienbat musika grabazinoak egiten dabez, baina telebista reality bat be grabau da Gaua estudioan

Iker Aginaga (Gaua Estudio): “Holako paraje baten lan egiteak ez dauka preziorik”

Gaua estudioa / Julio Aginaga

Gaua estudioak hamar urte bete ebazan 2022.urtean. Asier Zubelzu, Iker Aginaga eta Iker Villa dagoz gaur egun proiektu honen atzean eta Fruizko Batiz auzoan daukie estudioa. Iker Aginagak azaldu deuskunez, 2019.urtera arte Mungiako Belako industrialgunean egozan baina leku handiago eta lasaiago baten bila hasi ziran eta Fruizen aurkitu eben. “Asko pentsautako instalazinoa da Gaua, zerotik hasi ginalako”.

Gaua musika eta ikus-ikusentzunezko estudioa da. Gehienbat musika grabaketak egiten dabez. Belako, Doctor Deseo, Distorsión, Revolta Permanent, Mabü edota Des-Kontrol taldeakaz lan egin dabe, baina diskoetxe txiki bat be badira eta batez be hasibarriak diran taldeakaz lan egiten dabe. Instalazinoak, ganera, beste aukera batzuk be eskaintzen dauz: telebistako saio bat grabau da bertan, bideoklipak be egiten dabez…

Iker Aginagaren esanetan, oso argi daukie musikak bide asko daukazala eta eurek guztiak jorratzen dabez. Bizkaiko gaiteroek grabau dabe eurenean, baina baita elektronika, musika urbanoz, folka… “Danetarik pasetan da geuretik” nabarmendu deusku Gaua estudioko kideak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00