Zapatuan, Bilbon, "Nazinoa gara" lelopean manifestazinoa egingo dau EH Bilduk

"Kotxezentrismotik eredu jasangarri baterako estrategia argirik ez dago" esan dau EH Bilduko ordekzariak

Iker Casanova: “Gernikan dagozan hiru hanken artean gitxieneko akordu bat behar da”

Iker Casanova (EH Bildu) / Bizkaia Irratia

EH Bilduk Pedro Sanchezen hautagaiaren aldeko botoak emongo dauz gaur. “Negoziazinoetan eszenifikazinoa asko egon da eta ez dakit talde batzuek alderdi bakotxaren posizino partidistea indartu nahi eben eta guk ez dogu hori egin, originalak izan gara,  hasieratik esan gendun eskuinari bidea itxiko geuntsala eta uste dot gizartearen zati handi bategaz konekatu dogula” azaldu dau  Iker Casanovak (EH Bildu). 

Kontsezinoen zerrenda batetik harago EH Bilduk edukin politiko altuko alkarrizketak euki dauzela esan dau Casanovak. “Azken asteetan PSOEgaz eta Sumarregaz eukitako alkarrizketan etorkizunari begira jorratu doguz hainbat  aurrerapen baina ez dogu akordio formal baten markoa aukeratu” zehaztu dau Casanovak.

Bizkaiko aurrekontuak

BFAko gobernuak proposatutako aurrekontuetan agertzen diran zifrei buruz propaganda handia egin dala esan dau Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeroaleak. “Garraio publikoan eta zaintzan proposamen zehatzak aurkeztuko deutsaguz Elixabete Etxanoberen foru-gobernuari” adierazo dau Casanovak. Akordu baterako prest dagozala gaineratu dau Casanovak eta ildo estrategikoen inguruan urrats ausartak emoteko konpromisoak eskatuko deutsez BFAko gobernuari.

Gernikako udala

“Gernikan EH Bilduk irabazi ebazan hauteskundeak eta orain agintean dagozanek ez dabe proiektu politiko partekaturik. Guk Gernikan daukagun egoerea ez da nahiko gendukena, ardurea eskatu dogu, berehala atara geinkean mozino-zentsura bat baina garrantzitsuena  Gernikan dagozan hiru hanken artean gitxieneko akordua bat egitea da eta hori lehenetsiko dogu” azaldu dau Iker Casanovak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular