Pailazoaren Nazinoarteko Eguna da gaur

Gure Zirkua Abadiñon egongo da zemendiaren 14ra arte

Iker Galartza: “Pailazoa bihotz handiko personaia da”

Normalean, sudur gorriagaz lotzen dogu pailazoa / DepositPhotos

Pailazoaren Nazinoarteko Eguna da gaur. Hori dala eta, Gure Zirkura hurreratu gara Bizkaia Irratian, Iker Galartza pailazoagaz berba egiteko asmoz. Esan deuskunez, pailazoak beti egon dira presente bere bizitzan: “Txikitan Fofo eta Miliki egozan Espainiako telebistan. Ostean, Txirri, Mirri eta Txiribiton heldu ziran ETBra”. Clown klaseak existidu arren, Galartzak uste dau barruan eroaten dan talentua dala pailazo izatearena: “Puntu bat norberak euki behar dau bere barruan. Osterantzean, ez daukanari lagundu beharko jako dagozan teknikak erabilita”. Normalean, sudur gorriagaz lotzen doguz pailazoak. Dana dala, ez da ezinbestekoa: “Identifikazinoan laguntzen dau, sinbolo bat dalako. Halanda be, Charles Chaplinek ez eban erabilten eta munduko pailazorik onena izan da”. Bitartean, Gure Zirkua Abadiñon egongo da zemendiaren 14ra arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00