Iker Gordon atzelariagaz egin dogu berba Urrezko Pala Txapelketako bigarren itzulia hasi aurretik

Iker Gordon bigarren dago atzelarien sailkapenean eta Maldonadogaz jokatuko dau laugarren jardunaldian

Iker Gordon: “Mungiakoa izugarria da”

Iker Gordon / Bizkaia Irratia

Urrezko Pala Pro Txapelketea bigarren itzulian sartuko da gaur. Laugarren jardunaldi honetan partidu bi jokatuko dira, barikuro lez. Lehenengoan Fusto-Urrutia Maldonado-Gordonen aurka izango dira. Bigarren partiduan, Necol-Ibai Perez txapeldunek eta Gaubeka-Alkortak neurtuko dabe indarra. Iker Gordon atzelariagaz egin dogu berba Jokoan saioan. Gordon bigarren dago atzelarien arteko sailkapenean (200 puntu). Urrutia dauka aurretik (220 puntu). Ibai Perezek 180 puntu daukaz, eta Oier Alkorta puntu barik dago.

Aurrelarien artean, Fusto dabil indartsuen. Lehen itzuliaren amaierara 260 puntugaz heldu da. Bera da Urrezko Pala Pro Txapelketa honetan punturik gehien lortu dauen pelotaria. Dana dala, hondino beste 3 jardunaldi geratzen dira. Gaubekak eta Maldonadok 120 puntu daukiez bakotxak. Aurrelarien artean, azkena Necol da (100 puntu). Txapelketa hau binaka jokatzen da, baina puntuak banan pilatzen dira. Lau pelotaririk onenek jokatuko dabe finala.

Iker Gordonegaz egin dogu berba Jokoan saioan. Gordonek esan deusku dotore doala txapelketea. Pelotariak joko ona egiten dabilz, eta zaleek bete egiten dabe frontoia. Mungiakoa izugarria dala adierazi dau. Fusto eta Urrutiaren aurkako partidua garrantzitsua da Gordonentzat. Atzean lehia polita eukiko dabela nabarmendu dau. Fusto eta Urrutia sasoi onean dagoz. Necol eta Ibai Perezi irabazi eutsien azken jardunaldia. Maldonado eta Gordon be hiru eta huts irabazita dagoz. Partidu erakargarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular