Zemendiaren 22ra bitarteko epea dago eskaerak egiteko

Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko 7 unibertsidadeen arteko programea

Ikertzaile gazteak erakartzeko programea

Eusko Ikaskuntza, laguntzak ikertzaileentzat / Bizkaia Irratia

Ikerketea sustatu eta babesteko helburuagaz, Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko 7 unibertsidadeek, programa barria aurkeztu dabe. Hil honen hasieran Eusko Ikaskuntzak egin eban 19. Kongresuan azaldu eban, indarrak batzeko, aliantzak sendotzeko eta bidea alkarregaz egiten jarraitzeko asmoa eukala. Bide horretan sartzen da atzo arratsaldean Donostian aurkeztu zan programea. Javier Arrieta, Zuzenbidean doktorea, Deustuko Unibertsidadeko irakaslea da programa honen koordinatzailea. Esan deuskunez, helburua, ikerlari gazteak erakarri eta laguntzea da.

3 beka emongo dira

Euskal Herriko 7 unibertsidadeak batu dira programara, Euskal Herriko Unibertsidadea, Deustuko Unibertsidadea, Mondragon Unibertsidadea, Nafarroako Unibertsidade Publikoa, Nafarroako Unibertsidadea, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsidade Nazionala, eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsidadea. 13 gai identifikatu dabez programaren bultzatzaileek baina ikerlariek beste bat aukeratzeko erea daukie. Doktoregaiak, masterretako ikasleak eta graduetako 4. zein 5. mailako ikasleak aurkeztu daitekez deialdira. Hilaren 22ra bitarteko epea daukie horretarako. 2.000 euroko hiru beka emongo dira. Abenduan jakinarazoko da norentzat diran bekak. Ondoren, urtarriletik bagilera bitarteko epea izango dabe ikerketea egiteko. Epe hori beste sei hilabetez luzatu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00