Memoriaren Astearen barruan erakutsi da lehenengoz

Harrera ezin hobea izan dau estreinaldian

“Ikusezinak”, Amorebieta-Etxanoko emakumeen kartzelan oinarritutako dokumentala

"Ikusezinak" dokumentalaren estreinaldia / Bizkaia Irratia

Ikusezinak dokumentala estreinau zan Amorebieta-Etxanon maiatzaren 17an. Zornotza Aretoan izan zan estreinaldia. Memoriaren Astean sartu dan ekitaldietariko bat izan da. Ainhoa Salterain alkateak Bizkaia Irratiari esan deutsanez, saio hunkigarri eta berezia izan zan. Dokumentalak harrera ezin hobea izan eban. Gonbidatuen artean, frankismo garaian herriko espetxean egondako emakumeen senitartekoak izan ziran, besteak beste, Toledoko Tembleque udalerritik etorritakoak.

“Bizien hilerria”

Amorebieta-Etxanoko kartzela, gaur egun El Carmelo ikastetxea dagoan eraikina izan zan. Sufrimendu handiko lekua. Bertan egondako emakumeek iñoen “bizien hilerria” zala. Espetxeko bizi-baldintzak negargarriak ziran; gosea, jente pilaketak eta higiene falta handia ziran bertako ezaugarri nagusiak. Baleukok ekoiztutako dokumentalean, guzti honen barri emoten da.

Saio bi gehiago

Maiatzaren 20an barriro eskeini zan dokumentala aretoa betez barriro be. Hirugarren emonaldi bat izango da maiatzaren 23an iluntzeko zortziretan. Ainhoa Salterain alkateak azaldu deusku, herriko ikastetxeetan erakustea nahiko leukela, etorkizuneko zornotzarrek jakitun egon daitezan historia honetaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular