Lekeitioko traineruaren helburu nagusia mailari eustea izango da

Lekittarrako patroiagaz egin dogu berba, Isuntzak Euskadiko Traineru Txapelketarako lortutako sailkapenaren inguruan

Iñaki Goikoetxea ‘Sagua’: “Aurkari bi topau behar doguz atzean ixteko”

Lekittarra aurreko denboraldiko estropada baten / Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Lekittarrak Euskadiko Traineru Txapelketa jokatzeko sailkapena lortu eban domekan. Isuntza hirugarren izan zan Bizkaiko Traineru Txapelketan. Ondorioz, Urdaibai, Zierbena eta Ondarroagaz batera izango da domeka honetan Donostian. Iñaki Goikoetxea ‘Sagua’ Lekittarrako patroia pozik agertu da, sailkapena lortzeko helburu nagusia dagoeneko bete dabelako.

Isuntza Ondarroaren eta Kaikuren aurretik helmugaratu zan etxean jokatutako estropadan eta Urdaibaitik 28 segundora. Beraz, Antiguako Amagaz eta Bizkaitarragaz eukitako lehen lehian aurretik izan dira. Dana dala, Goikoetxeak ondo dinoenez, astegoien honetako emaitzak “ez dau punturik emoten” ligarako.

Ligeari begira, Lekittarraren helburu nagusia salbazinoa eskuratzea izango da: “Aurkari bi topau behar doguz atzean ixteko”. Aitatutako burrukan hainbat aurkari zuzen eukiko dauz Isuntzak. Goikoetxearen esanetan, Bueu, Kaiku, Ondarroa edo San Pedro bezalako kuadrillak euren parean egongo dira.

Hiru hamarkada baino gehiago etxean

Iñaki Goikoetxeak 34 urte daroaz Isuntza Arraun Alkartean. ‘Sagua’ 1990ean heldu zan bere herriko senior taldera. Azkenengo sei urteak jarraian emon dauz maila gorenean, jaitsiera postuetatik ihes egiteko lehian. Dana dala, 2023ko denboraldia nahiko lasaia izan zan Lekittarrarentzat. Isuntza zortzigarren izan zan sailkapen nagusian.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00