Palaz, buruz buruko txapelketea finalaurrekoetako ligatxuan sartuko da. Moltso bitan banatu ditue pelotariak. Batean Gaubeka, Maldonado eta Necol dagoz. Bestean Pablo Fusto txapelduna, Ibai Perez eta Iñaki Urrutia. Urrutiagaz egin dogu berba, Fustoren aurka jokatu aurretik.
Iñaki Urrutiak igaz be Pablo Fusto iza eban aurrean. Orduan partidu txarra egin ebala esan deusku. Aurten, lehen partidua irabazita dago. Asier Del Rioren aurka, 3-0. Urrutiaren esanetan, partidu gogorra izan zan, nahi ta emaitzeari begiratuta, erreza izan zala emon.
Lehen partidua irabazteak indarra emoten dau. Urrutia gogotsu dago, orain, Fusto txapeldunari aurre egiteko. Bihar, barikuz jokatuko dabe. Sakea ondo atara beharko dala nabarmendu dau. Eta errematea bildur barik egin. Fustoren aurkakoa irabaztea izango da erarik onena Ibai Perezen kontra jokatzeko. Aurkari gogorrak, bata zein bestea, finalaurrekoetako ligatxuan.