Palaz buruz buruko txapelketako ligatxua hasiko da barikuan, Bilbon. Iñaki Urrutiagaz egin dogu berba

Iñaki Urrutiak igaz partidu txarra egin eban Pablo Fustoren aurka. Aurten ondo dagoela esan deusku

Iñaki Urrutia gogotsu dago Pablo Fusto txapeldunari aurre egiteko

Iñaki Urrutia, palaz jokatzen / Bizkaia Irratia

Palaz, buruz buruko txapelketea finalaurrekoetako ligatxuan sartuko da. Moltso bitan banatu ditue pelotariak. Batean Gaubeka, Maldonado eta Necol dagoz. Bestean Pablo Fusto txapelduna, Ibai Perez eta Iñaki Urrutia. Urrutiagaz egin dogu berba, Fustoren aurka jokatu aurretik.

Iñaki Urrutiak igaz be Pablo Fusto iza eban aurrean. Orduan partidu txarra egin ebala esan deusku. Aurten, lehen partidua irabazita dago. Asier Del Rioren aurka, 3-0. Urrutiaren esanetan, partidu gogorra izan zan, nahi ta emaitzeari begiratuta, erreza izan zala emon.

Lehen partidua irabazteak indarra emoten dau. Urrutia gogotsu dago, orain, Fusto txapeldunari aurre egiteko. Bihar, barikuz jokatuko dabe. Sakea ondo atara beharko dala nabarmendu dau. Eta errematea bildur barik egin. Fustoren aurkakoa irabaztea izango da erarik onena Ibai Perezen kontra jokatzeko. Aurkari gogorrak, bata zein bestea, finalaurrekoetako ligatxuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular