Gasaren kontsumoa abuztutik martira %7 murriztea aurreikusi dabe Energiaren Euskal Erakundekoek.
Europak aginduta Kontingentzia Plana eginda dauka Energiaren Euskal Erakundeak. Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko idazkari nagusiak Goizeko Izarretan saioan esan deusku seguru asko helburua beteko dabela.
Argindarra
Energiaren Euskal Erakundeak dino gaur argindarraren prezioa atzo baino merkeago dago. Izan lei bihar hotzaren ondorioz, eskariak gora egitea eta prezioak gora egitea. Baita gasaren prezioak be gora egin ahal dau. Ahal dala kontsumoa murriztea litzateke helburua eta aurreikusitakoaren arabera, abuztutik martira murrizketea %7koa izango da.
Ibilgailu elektrikoak
Ibilgailu elektrikoen salmentak goruntz jarraitzen badau kargaleku gehiago zabalduko dira. Iaz Euskadin erosi ziran ibilgailuak 2.000 inguru izan ziran. Eta 900 baino gehiago, elektrikoak, hibridoak eta nitrogenozkoak.
Kargaleku gehiago zabalduko dira bai, baina ohituretan be aldaketa bat egongo dala uste dau Energiaren Euskal Erakundeko idazkari nagusiak Iñigo Ansolak. Kotxea, etxean kargetako modua egongo danez, gabaz kargauko dira.
Lea Artibaiko Ekiola
Eguzki energiaz galdetuta Ansolak esan deusku Lea Artibain energia komunidade handi bat sortu gura dabela. Etxebarrin eguzki panelez betetako zonalde bat sortu gura dabe, horretarako udala gestinoak egiten dabil eta Ekiola horretara bazkide ugari batzeko prozesua aurton abiatuko dabela azaldu deusku Iñigo Ansolak.
Bizkaiko Parke Eolikoak
Urtea indarrez hasi dabe energia konpainiek. Parke eolikoak zabaltzeko proposamen bat baino gehiago dago momentu honetan. Bizkaian bi, Enkarterrin eregitekoak dira. “40 megawattetik gorako potentzia ezarri gura dabe eta hori neurri handiko proiektua da Euskadirentzat” zehaztu dau Ansolak. Energiaren Euskal Erakundea proiektu ezbardinen bultzatzailea da.