Bilboko suhiltzaileek udalak ez daukala alkarrizketarako bokazinorik nabarmendu dabe.

Formakuntza falta, anbulantzia gabezia eta Deustuko parketxearen behin behinekotasuna salatu dabez.

Iñigo Gallaga: “Urteak dira Bilbon suhiltzaileen itsasontzia norabide eskasagaz dabilela”

Bilboko suhiltzaileak kalean protestan ikusi doguz azken egunetan. Lan Eskaintza Publiko amankomuna izan da protesta gaietako bat, baina, beren beregi Bilbon bizi daben “urteetako egoera eskasa” izan da kalera urtetako arrazoi nagusia.

Hiru aldarrikapen azpimarratzen dabez: formakuntza berezituen beharrizana, besteak beste, suizidio kasuak artatzea toketan jakenerako; Bilbok urtarriletik anbulantzia propioa ez eukiteak be euren lanean eragin zuzena eta larria daukala salatzen dabe; eta, hirugarren, Deustuko parketxea orain dala 10 urte zabaldu zanetik daukan behin behinekotasun izaeraren gabeziak agertu dabez.

Bilboko udal ordezkariek entzungor egiten dabela eta komunikaziorako ez dagoala bokazinorik azpimarratu dau Iñigo Gallaga suhiltzaileen ordezkariak Goizeko Izarretan irratsaioan. Horregaitik, kalera urten eta euren egoeraren barri gordin kontatzea erabagi dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular