Ibañezek dino Zierbena prepareta dagoala lidertza mantentzeko

Zierbena da Eusko Label ligako liderra, eta Iñigo Ibañez ekarri dogu Jokora asteburua hausnartzeko.

Iñigo Ibañez: “Urdaibai eta Hondarribiarekin lehian egoteko prest gaude”

Zierbenako arraunlariak A Coruñako garaipenean / Eusko Label Liga

Pasadan asteburuan Eusko Label ligan Zierbena garaile. Bigarren txandan aritu ziran bizkaitarrak eta bertan lortu eben denborarik onena. Zierbenak ezustekoa eman eban A Coruñako ur zailetan eta olatuen artean, bigarren txandatik aterata, denboraldiko lehen estropadea eta banderea irabaziz. Taldea eraberrituta iritsi zan A Coruñara, 2023 denboraldiko hasieran. Horrela, Dani Perez entrenatzaile barriarekin, Borja Gomez patroiaren gizonak dira Eusko Label Ligako lehen liderrak.

Atzo Josu Elu, Ondarroako arraunlaria izan genuen Jokoan, eta azaldu euskun Zierbenaren garaipena bere kiniela pertsonalean sartzen zala.

Gaur Jokoan daukagu Iñigo Ibañez, Zierbenako arraunlaria asteburuaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular