Derioko Emaús Fundazinoa eta Apnabi, komunidadearen parte izateko lanean

Emaús eta Apnabi erakundeek eguneko zentro bana daukie Derion

Inklusino prozesuetan, komunidadearen parte izatearen garrantzia

Joanes Camara eta Aritz Rementeria / Bizkaia Irratia

Emaús Gizarte Fundazinoa izaera sozialeko eta irabazi asmorik bako erakundea da, eta baztertze arriskuan edo baztertuta dagozan pertsonakaz lan egiten dau. Emaúsek ibilbide luzea dauka Bizkaian. 1971.urtean lehen egoitza-eta lehen lan-zentroa zabaldu eben Sodupen. Ordutik erakundeak hainbat aldaketa eta bilakaera izan dauz. Gaur egun Harrera eta Laguntza Sozialeko zentro bat dauka Gamiz-Fikan, hainbat pisu autonomo Mungian eta Eguneko zentro bat Derion.

Apnabi Autismo Bizkaiak be Derion dauka eguneko zentroa. Bizkaiko Foru Aldundiak eta APNABI-k 2022.urteko azaroan zabaldu eben zentro barritzaile hau autismoa daukien pertsonei laguntza soziolaboralak eskaintzeko. Hain zuzen be, zentro hau Mies Van der Rohe Europako Arkitektura Garaikideko sarietarako izentau barri dabe.

Derioko Herriz Herri saioaJoanes Camara Emaúseko gizarteratze teknikariagaz eta Aritz Rementeria Apnabiko Derioko zentroko zuzendariagaz izan gara berbetan. Euren lanetako bat, Emaús eta Apnabi herriaren parte izatea dala esan deuskue. Erakunde biek hainbat ekintza burutzen dabez euren zentroetan eta baita zentroetatik kanpo be. Kolektibo honeen inklusinoa bultzatzeko, Derio herriaren parte izatea oso garrantzitsua dala azpimarratu deuskue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular