Sustrai-musikea eta gaur egungo proposamenak buztartuko dauz

Hogei jardueratik gora eskainiko dauz Muxikebarrin, Areetako Geltokia plazan, plazako anfiteatroan eta Ereagako hondartzearen inguruan

Getxo Folk jaialdiak 42. edizinoa ospatuko dau irailean

Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdiaren 42. edizinoa irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da. Aurten be sustrai-musikea eta gaur egungo proposamenak buztartuko dauz, eta hogei jardueratik gora eskainiko dauz Muxikebarrin, Areetako Geltokia plazan, plazako anfiteatroan eta Ereagako hondartzearen inguruan.

Ordainpeko kontzertuetan Flook, Gwendal, Xabi Aburruzaga, Xabier Díaz eta Adufeiras de Salitre, Dulce Pontes eta Xalbador, Urepeleko Artzaina ikuskizuna izango dira protagonista. Azken horrek Xalbador bertsolariari omenaldia egingo deutso, musikea, literaturea eta bertsolaritzea buztartuz. Jaialdiaren antolatzaileek nabarmendu dabe folkaren sustraiak eta gaur egungo sorkuntza lotzea dala ekimenaren ezaugarri nagusietako bat.

Doako egitarauak be leku garrantzitsua izango dau aurten. Areetako Geltokia plazatik igaroko dira, besteak beste, Malvariche, Klezmerama, Anna Ferrer, Elizabeth Davidson-Blythe eta Daniel Quayle, Kale Hizketak eta La Jose. Gainera, familientzako El país de los sonidos ikuskizuna eta Sonarium instalazino parte-hartzailea be izango dira.

Jaialdiaren giroa Ereagako hondartzara be zabalduko da, Celtas Cortos eta ETS taldeen doako kontzertuekin. Horrez gain, Maltatik etorritako Marsa Scouts Pipe Band taldeak Getxoko eta Bilboko kaleak girotuko dauz bere kalejiragaz, jaialdiaren nazinoarteko eta parte-hartzaile izaerea indartuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00