EHUko Eñaut Eizagirre eta Ibai Rico glaziologoek gidatutako bidaia ikusgai "Into the Ice" pelikulan

Txileko Darwin mendikate izoztuan egindako espedizinoa kontau deusku Jon Artano kazetariak

“Into the Ice” dokumentala estreinau dabe Mendi Filmen

"Into the Ice" dokumentaleko protagonistak / Mendi Film

“Into the Ice” izeneko proiektu eta espedizinoaren erakusketea ikus daiteke Bilboko Itsasmuseumeko erakusketa aretoan. Izen honegaz, filme bat be egin da eta Bilbon egiten ari diren Mendi Film jaialdiaren barruan eskeini zan domekan. EHUko Ibai Rico eta Eñaut Izagirre irakasleek ekoiztu eta antzeztu dabe Andrew Opilak zuzendutako filma. Txilen dagoen Darwin mendikatean egindako esplorazino geografiko, ikerketa glaziarra, eskalada eta abendurea nahasten dira filmean. Jon Artano kazetaria be izan da “Into the Ice” filmeko partaideetariko bat. Azaldu deuskunez, helburu zientifikoa izan da nagusi espedizino honetan. Kirol helburuak be tartean izan direla esan behar, Igo barik egoan mendi baten gailurrera heldu ziran espedizinoko kide bi. Darwin, leku basatia dala esan deusku Artanok.

Jon Artano kazetariak bestalde, Tene Mujika beka irabazi eban. “Anderik Ande” Amerika eta euskaldunen arteko harremanak aztertzeko proiektua egiten ari da. Horretan dabil buru belarri. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikzinozko proiektua saritzen dauz Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika bekaren bitartez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular