Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu dau Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dabezan sokez dabil, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz.
Saioa girotzeko, Rosalía abeslari katalanaren azken lana aukeratu dau, Motomami izenekoa, hori be soinu eklektikoz betetako diskoa.