Athleticeko jokalari ohiak azkenengo urratsaren garrantzia nabarmendu dau

Loiuko jokalariak Erreginaren Kopako final bi jokatu ebazan Athleticegaz 2012 eta 2014an

Iraia Iturregi: “Historiaren parte izateko finala irabazi behar da”

Iraia Iturregigaz izan gara Errege Kopako finalaren astean. Iraiak badaki Athleticegaz txapeldun izatea zer dan. Jokalari lez, Iturregik lau liga irabazi ebazan, 2003, 2004, 2005 eta 2016 urteetan. Edozelan be, finaletako beste aurpegia be ezagutzen dau, Erreginaren Kopako final bi galdu ebazalako, 2012an Espanyolen kontra eta 2014an, Bartzelonaren aurka penaltietan.

Dana dala, historiaren parte izateko finala irabazi behar dala dino Iturregik. Bartzelonaren eta Atletico Madrilen aurkako kanporaketak sekulakoak izan arren, azkenengo urratsa emon behar dau Athleticek zapatuan orain arte burututako bideak zentzua eukiteko.

Gazteen garrantzia

Emakumezkoen taldeko entrenatzailea izan eta gero, Iturregi gizonezkoen hirugarren taldea dan Basconiako bigarren entrenatzailea da gaur egun. Hain zuzen be, Mikel Jauregizar jokalari bermeotarrak beragaz hasi eban aurtengo aurredenporaldia. Ildo beretik jarraituz, Iturregik argi dauka gazteek geroz eta garrantzia handiagoa daukiela taldean. Ondorioz, Lezaman egindako lana txalotu gura izan dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular