Klaseak urriaren 1an hasiko dira

"Euskera eroso bizitzeko" leloa aukeratu dabe

Irailaren 27ra bitartean egin daiteke matrikulea AEKn

Ikasleak gelan / Dephositphotos.com

Irailaren 27ra bitartean egin daiteke matrikulea AEKn. Ikastaroak barriz, urriaren 1ean hasiko dira. “Euskera, eroso bizitzeko” leloa aukeratu dabe 2024-2025 ikasturterako. Lurdes Etxezarreta AEKko Bizkaiko ordezkaria izan da Bizkaia Irratian eta AEKrentzat eroso egoteak zer esan nahi dauan azaldu deusku. Matrikulea aurrez aurre egin daiteke AEKren euskaltegietan edo online euren web orrian. AEKk 100 euskaltegi baino gehiago daukaz Euskal Herrian zehar eta 12 mila ikasle baino gehiago. Gehienek, aurrez-aurre egiten dabez ikastaroak baina badira online egiten dabenak be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular