Irantzu Lekuek mural barri bat dauka. Gorlizen oraingo honetan. Hondartza aurreko pasealekuan, Ospitala inguratzen dauan horman egin dau oraingoan murala Irantzu Lekuek. Osakidetzatik egin eutsen hain zuzen enkargua. Gorlizko Ospitalaren alboko aldea margotu dau. Esan behar, herritarren eritxia kontuan hartuta egin dauala.
Hondartza eta animaliak
Hondartzaren jarraipen moduko bat margotu dau Lekuek. Era berean, animaliak be badagoz bere lanean. Gorlizen, basa fauna berreskuratzeko Bizkaiko zentroa dago eta honakoa be agertzen da. Artistaren esanetan, muralak bizia emoten deutso Gorlizko ospitalari.