Zinebin eta Gijongo FICX jaialdian estreinau da zinegile bizkaitarraren hirugarren film luze dokumentala

"Tetuan" Loraldian eskeiniko dabe martiaren 24an

Iratxe Fresneda: “Zinea egitea erregistratzea da”

Iratxe Fresnedaren "Tetuan" filmea / Bizkaia Irratia

Bilboko Zinebi jaialdian estreinau da  Iratxe Fresnedaren “Tetuan” filmea.
Zinemagile bizkaitarraren hirugarren film luze dokumentala da “Tetuan”. Zinebi jaialdian eskeini zan atzo iluntzean eta Gijonen egiten ari diran FICX jaialdiaren 60. edizinoan be eskeini dabe. Ganera, lehian ari da jaialdi honetan.

Trilogia baten azkena

Iratxe Fresnedak “Irrintziaren oihartzunak” zuzendu eban 2016. urtean eta “Lurralde Hotzak” 2018.ean. “Tetuan” trilogiaren azkena litzateke. Zuzendariak dino, erregistroaren trilogia dala honakoa. Bidaia egitea da filmean. Bere aitaren iraganaz sentitzen dauan jakin-minak gidatuta bidaia egiten dau “Tetuan” filmearen protagonisteak. Irina Conca eta Mohamed Iacob dira filmeko protagonistak.  Annemarie Schwarzenbach argazkilariak be zeresan handia dauka filmean. Euskal Herrira egin eban bidaia kontetan da eta bere kamararen bidez erakusten dira Iruñea, Esako urtegia edo Donostia besteak beste.

Hasierea Cannes-en

Gentzane Martinez de Osaba eta Oihane Iriartegaz batera Fresnedak berak ekoiztu dau “Tetuan” filmea. Gogoratu behar 2020an, Cannesko Marché du Film atalean, espainiar estaduko etorkizun handiko filme izendatu zala.“Tetuan” filmearen soinu banda Jonay Armas musikari kanariarrak osotu dau, Elisa Villota bilbotarragaz eta Jorge Drexler musikariagaz batera.
Jaialdi gehiagotan be eskeiniko da aurrerantzean “Tetuan”. Bilbon, Loraldiaren barruan eskeiniko dabe martiaren 24an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00