ALCk euskal gizartearen hurrengo eraldaketea aztertzeko K aldizkaria sortu dau

K aldizkariaren lehen alean euskal gastronomiaren makina bat alor aztertu dauz ALCk

Itziar Moreno: “Pintxo-potearen benetako prezioaren atzean dagoana aztertu dogu”

K aldizkariaren azala / Bizkaia Irratia

Agirre Lehendakaria Center-ek K izeneko aldizkari barria sortu dau. Monografikoa izango da eta hasierako alerako aukeratutako gaia gastronomia izan da. Diseinu barritzailea daukan liburu formako aldizkarian kolorea, infografiak, analisiak eta alkarrizketak dira protagonista. Azalerako aukeratutako argazkia be oso deigarria, txistorra talo baten azken mokadutxoa.

Giza Garapen Iraunkorrean gastronomiari eta elikadura-sistemei erreparatu behar jakela uste dau Agirre Lehendakaria Centerrek. Horreek biak izan dira K aldizkariaren lehenengo alerako aukeratutako gai nagusiak eta horreen inguruko gogoeta egin deusku ALCko zuzendariak, Itziar Morenok, aste honetan Goizeko Izarretan saioan. “Pintxo-potearen atzean dagoan benetako prezioari buruzko gogoeta plazaratu nahi izan dogu. Gure aisialdiaren zati bat posible egiten daben faktoreen artean lan baldintzak dagozalako” azaldu desku Morenok. Euskal Herriko jatetxeetako genero arrakalari buruz be berbea egiten dau K aldizkariak jatetxeetako emakume sukaldarien infografia argitaratua. “Sukaldari gehienek gizonak izaten jarraitzen dabe eta hori gizartearen ispilu bat da” azpimarratu dau ALCko zuzendariak. K aldizkariaren lehenengo alean Eneko Atxak euskal gastronomiaren  geroa nekazarien ikusgarritasunagaz lotzen dau eta honetaz be berba egin dogu ALCko buruagaz.

Agirre Lehendakaria Centerrek K aldizkariaren hurrengo alea sukaldatzeari ekin deutso kasu honetan zaintzari buruzkoa izango da eta gabonetarako prest euki gura dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00