Gerediaga Alkarteak azokaren balorazino positiboa egin dau

Antolakuntza taldearen eretxia ezagutu dogu azokaren azkenengo orduetan

Izaskun Ellakuriaga: “Azoka osoa izan da aurtengoa”

Gerediaga Alkarteak oso modu baikorrean balorau dau aurtengo Durangoko Azoka. Izaskun Ellakuriagak esan deuskunez daukiezan sentsazinoak onak dira. Izan be, behin betiko zifrak ezagutzeko hondino itxaron beharko dogu. Barikuan egondako jendetza ikusgarria izan arren, Ellakuriagak astegoieneko bisitari kopuru txikiagoa modu onean nabarmendu dau. Holantxe, erosketak patxadaz egiteko aukera dagoalako.

Landako Guneak ateak itxi arren, Durangoko Azokaren fantasiak aurrerantz jarraituko dau. Ellakuriagak azaldu deuskunez bihartik aurrera Zu Non, Han DA! egitasmoa martxan ipiniko da. Aitatutako ekimenak bere laugarren edizinoa beteko dau aurten. 2020an sortu zan, Durangoko Azokak euskal kulturgintzan sorrarazten dauan dinamikaren indarra aprobetxatuz.

Arratsaldeko programazinoa

Landako Gunea arratsaldeko 18:00etan itxi arren, edukiz beteriko programazinoa egongo da azokaren azkenengo orduetan. 18:00etan hasita, Modus Operandi, Kemaronte, Muaren eta Jabi Patxonen kontzertuak izango dira Ahotsenean, azkenengoa Kofradia Rockegaz batera. Bestetik, Irudienean, ‘Durangaldeko gazteak eta euskara’ izeneko dokumentala estreinauko da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00