Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, munduan lau pertsonatik batek buru nahaste bat jasaten dau bere bizitzan zehar

Eragintza Fundazioak buruko gaixotasunak daukiezan pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lana egiten dau

Izaskun Landaida: “Gero eta enpresa gehiago dagoz prest perfil honetako pertsonak kontratatzera”

Urriaren 10ean ospatzen da mundu mailan Osasun Mentalaren eguna. Bizkaian 925 plazako sarea dago buruko gaixotasunak daukiezan pertsonentzat. Batetik, egoitza-zentroak eta gainbegiratutako etxebizitzak dagoz. Eta bestetik, eguneko arreta-zentroak. Gure lurraldean badagoz hainbat erakunde Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala daukien pertsonei eta euren familiei laguntzen, babesten, behar dabezan baliabideak zigurtatzen, euren eskubideak defendiduten eta euren gaitasunak azpimarratzen eta zabaltzen dabilzanak.

Eragintza Fundazioa 1991. urtean sortu zan. Buruko gaixotasunak daukiezan pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bideratzen laguntzen dabe. Izaskun Landaida zuzendariak esan deuskunez, hondino estigma eta aurreritxi asko dagoz, nahiz eta aurrerantz egin dan azkenaldian.

Diziplina askoko adituak dagoz Eragintza Fundazioan lan egiten. Zerbitzu desbardinak eskaintzen dabez: psiko-lan zerbitzuak, zentro okupazionalak eta enplegu zentro berezia, besteak beste. Programa desbardinak daukiez erabiltzaile bakotxaren beharretara moldatuta. Gaur egun 600 erabiltzaile dagoz Eragintza Fundazioan. Gehienak gizonak, 400 baino gehiago. Hainbat prestakuntza jarduera eskaintzen deutsez enpleguaren helburua errazago lortzeko baliabide moduan. Desgaitasunen bat daukien pertsonen artean, buruko arazoak daukiezanen artean dago langabezi tasa altuena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00