Aitor Uriguenek, Oscar Luquek, Barbara Alonsok eta Jagoba Astondoak aurkeztutako Arratiako zekorra tomateak irabazi dai IV. Euskal Herriko Bertako Tomate lehiaketea. Aretxabaletan egin eben txapelketea joan dan domekan, Tomate Egunaren barruan. Danetara, 96 tomate aurkeztu ziran, eta Maider Larrañaga, Josema Azpeitia, Aitor Buendia eta Iñaki Aierbe epaimahaikideek Arratiako zekorra aukeratu eben onena.
Jagoba Astondoak azaldu dauanez, ez eben garaipena itxaroten. Eurek lau tomate bariedade aurkeztu ebezan lehiaketan. Arratiako zekorra tomate txikia da, baina bere ezaugarri nagusietako bat zaporea da. Astondoaren esanetan, “umami zapore hori” da bere berezitasunetako bat, eta ahoan luzaroan geratzen dan zaporea dauka. Astondoak eta Barbarak ortu bat daukie Areatza inguruan, eta etxerako barazkiak landatzen dabez. Tomateez gain, piperrak, bainak, kalabazinak, azak, porruak eta bestelako barazkiak landatzen dabez. Astondoarentzat saria bereziki pozgarria izan da, etxean landatutako tomate batek Euskal Herriko txapelketea irabazi daualako.
