Euskal Eskola Publikoa saretu, babestu, aldarrikatu eta ospatzeko jaia Mungian egingo dabe

Mungialdeako ikastetxe guztietako guraso eta zuzendaritza taldeetako ordezkariak dagoz antolaketan parte hartzen

“Jagon Eskola Publikoa” lelopean, 2023an, Euskal Eskola Publikoaren Jaia Mungian ospatuko da

Jagon Eskola Publikoa” da Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaiaren leloa. Jaiaren urteurrena aprobetxatuz, publikotasunaren garrantzia aldarrikatzen dau, inoiz baino gehiago, aurtengo leloak, mungialdean erabiltzen dan eta zaindu eta babestu adierazten dauan jagon aditza dau barne aurtengo logoak. Irudiari dagokionez, Euskal Eskola Publikoa eraikitzen, babesten eta ospatzen daben familia, ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitatea irudikatu nahi izan dabe, diseinu garbi, alai eta koloretsu baten bidez. Horretarako forma geometriko anitzak ikusten dira irudian, Euskal Eskola Publikoa osotzen daben pertsonen modukoak. Forma eta pertsona independenteak, baina harresi edo sare modura antolatuta Euskal Eskola Publikoa saretu, babestu, aldarrikatu eta ospatzeko prest dagozanak. Xabat Agirre da aurtengo irudiaren egilea, eskola publikoko ikaslea izandako diseinatzailea.


Ekainean ospatuko dan Euskal Eskola Publikoaren Jaia antolatzen ari dira, EHIGErekin batera, Mungialdeko ikastetxe guztietako guraso eta zuzendaritza taldeen ordezkariak parte hartzen dabilz antolaketan. Izan bere gure helburuetako bat
eskualdeko ikastetxe publikoen arteko harremana sendotzea baita, orain eta aurrerantzean alkarregaz lan egin ahal izateko. Aurtengo Jaiak lau gune izango ditu, ekintza ibiltariez gain. Mungiako espazio honeek hartuko dabe Euskal Eskola Publikoaren Jaia:  Eskola eta institutua, Herriko plaza, Uriguen parkea, Torrebillela arkea… Aurreko urteetan bezala, Jaiaren jarduerak ez dira mugatuko ekainaren 4ra. Ekainaren 3rako be programa prestetan hasi dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude